Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Uraren proiektuarekin dabiltza LH4koak eta aurkezpenak egin dituzte HH4 eta HH5ean.

2022/04/07

LH4 ean proiektu bezala "Ura" hartu dute eta, horren harira, maketa batzuk sortu dituzte HH4 eta HH5eko ikasleei azalpenak emateko.

Uraren egoeraren aldaketak, lainoak nola sortzen diren... uraren ziklo osoari buruzko interesa erakutsi dute eta, horren azalpena begi bistaz ikusteko eta errazago ulertzeko,  maketa batzuk sortu dituzte.

Behin beraien jakin-mina asetuta eta zalantza guztiak argituta, gaia borobiltzeko eta ikasitakoa barneratzeko, azalpenak ematen aritu dira HH4 eta HH5ean. 

Maketa zoragarriak egin dituzte eta, beraz, HHkoentzat ere adierazgarriak izan dira uraren inguruan jasotako azalpenak. 

Zenbat ikasten den elkarrekintzan!

Uraren proiektua Orioko Herri Ikastolako LH4ko ikasleen eskutik