Pixkanaka normaltasunera itzuli gara.
Aspaldiko partez haurrek gustura erakutsi dizkiete beraien eguneroko txokoak etxekoei. Elkar eskutik helduta eta goxo-goxo etorri dira goizean denak ikastolara eta irteeran ere adi egon dira beraien familien zain, hau poza beraien familiak beraien eguneroko txokoetan ikustea.
Etxekoak agurtutakoan ere irrikaz jolastu dira zirkulazio librean, lagun gehiagoz gozatzeko aukera izan baitute. Pandemia aurreko garaietan bezala, adin ezberdinetakoak elkar zainduz eta elkarrekin jolastuz ederki ibili dira ikastolako mikroespazio ezberdinetan, ea aurrerantzean ere horrela jarraitzeko aukera dugun.