Uraren zikloaren gaiarekin dabiltza LH4koak eta zer hobe oriotarrak izanda, bertatik bertara ikustea baino!
Errioa, urte luzez oriotarrontzat garrantzi handiko eremua izan da eta berari esker herri arrantzale, ontzigile… erreferente izan gara. Hau gutxi balitz, gure nortasunaren ikur ere bada, dudarik gabe.
Berritu berri duten Mutiozabalera joan ziren LH4ko ikasleak eta bertatik, errioa marrazten aritu ziren gustura.
Ederra da errioz bestaldetik ere gure herria ikustea!