Oporretatik bueltan, protokolo berria eguneratuta, maskarilarik gabeko lehen astea izan da.
Opor osteko lehen eguneko ilusio aurpegiak bistan geratu dira eta baita zenbaiten ezpain gorri margotuak edota Lehen Zikloan kolokan zeuden hortzek agerian utzitako zulotxo politak ere.
Honez gain, protokolo berriak burbuilak deusezteak gure eguneroko martxan eragina izan du. Jolasorduetan, ziklo desberdinak elkartzeko garaian… Konfiantzaren Pedagogia gure oinarria izanik, zailtasunik gabe aurrera eramateko moduan izango gara.
Zeinen ondo! Hau poza!