Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Biziberritu proiektua

2022/05/03

Orioko Herri Ikastola Mondragon Unibertsitateak (HUHEZI) zuzentzen duen Biziberritu proiektu pilotuan parte hartzen ari da.

Ikerketa proiektu honen helburu nagusia enpresetan sortzen diren hondakinak berrerabiltzea da, jasangarritasuna sustatuz eta materiala ikastetxeen eskura jarriz. Enpresetako soberakinen kudeaketari ate berri bat ireki nahi zaio eta mota ezberdinetako materiala (oihal zatiak, makina ezberdinetako piezak, plastikozko eta gomazko objektu anitzak…) ikasleak esperimentaziora bultzatzeko, sormena lantzeko eta jolasteko baliabide gisa erabiltzea da asmoa. Ikastolako HH eta LHko irakasle batzuk hainbat formazio-mintegi izan dituzte eta ikerketa txikiak burutzen ari dira adin desberdinetako ikasleekin. Oso gustura aritu dira esperimentatzen eta begira nolako ekoizpenak egin dituzten gure artistek!

LH5 esperimentatzeko prest!