Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Ikasle-ohien eguna gero eta hurbilago

2022/05/05

Ikastolaren 50. urteurrena dela eta ekintza ezberdinak ari gara egiten urtean zehar. Horietako bat da iristear den ikasle-ohien ospakizun egun handia.

Ikasle-ohien eguna ahalik eta ondoen antolatzeko, aste honetan belaunaldi ezberdinetako ordezkariekin bigarren bilera egin da. Jendea gogotsu dago festarako, egitarau berezia ari da forma hartzen eta laster izango duzue beraren berri. 

Ekainaren 11n izango da egun handia. Hortaz badakizue, joan bakoitzaren agendan egun hau borobildu eta gordetzen!

 

Belaunaldi ezberdinen bilera