Bukatu dute LH6koek ingeleseko shadow puppets edo itzal-txotxongilo proiektua.
Horretarako, barnera begira jarri ziren hasieran, beldurrak sortzen dizkieten egoerak aztertu eta ingelesez ikasteko.
Drakula, momia eta antzerakoen kontakizunak irakurri zituzten ondoren. Burubelarri jarri ziren gero istorio beldurgarriak asmatzeko, pertsonaiak, ingurugiroa... eta azkenik, eskulanak eta entsaio batzuen ostean, istorio beldurgarriak gelaratu zituzten!
Behin gelaratuta, LH2ko ikasleak gonbidatu zituzten antzezpenak ikustera eta izugarri gozatu zuten batzuk zein besteek!