Abestiak dion bezala, ari da oriotarron egutegian bereziki borobilduta dugun eguna iristen.
Balearen egunak urtero du xarma berezia gure herrian, baina aurten bereziki berezia izango da. Bost urtetik behin egiten den herriko antzerkia egingo baita eta oraingoan sei urteren ondoren, izurritea dela eta.
Orioko Ikastolan balearen egunerako beroketa lanak primeran doaz eta ikasleak baleak margotzen eta arrantzarekin loturiko abestiak abesten gogo biziz dabiltza.
Gainera, maiatzaren 13an Orioko kaleak abesti dotorez alaitzera aterako gara, herriko txoko ezberdinetan arrantzarekin loturiko hainbat abesti kantatuko dugu: balearen bertsoak, ixil-ixilik dago, maitetxu itsasoan dago, boga boga mariñela eta arrantza abestiak, besteak beste.
Beraz, hasi etxeetan ere girotzen eta abestiak dion bezala: gora Oriyotarrak esan beldur gabe!