Balea gerturatzen ari da Orio aldera

2022/11/05

Egun handia iristear da eta gure txikiak balea ikusteko irrikitan daude.

Balearen bertsoak gogo biziz abesten dituzte gure txikiek eta, bertso horien bidez, jakin dute Orion arrantzatu zuten balea zein tamainakoa zen. Handia zela bagenekien eta metroa hartuta hor jardun dira Orioko balea eskala errealean marraztu eta ea nolakoa izango ote zen aztertzen. A ze sorpresa talde osoa balearen barruan sartu eta oraindik tokia soberan ikusi zutenean! Ez zen nolanahikoa 1901go urtean gure arrantzaleek arrantzatutako balea. Eskala txikiagoan ere margotu dituzte euskal baleak eta ikastolako paretetan jarri dituzte apain apain.

 

BALEA MARGOTZEN