Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Balearen egunerako txapa dotoreak!

2022/05/12

DBH3ko ikasleek txapa dotoreak egin dituzte Balearen Eguna-ri beren ekarpena egiteko.

Balearen Eguna maiatzaren 14an izango da Orion eta, Orioko Ikastolako gainerako etapa guztiek bezala, DBHko ikasleek ere beraien ekarpena egin dute. Aste osoan zehar, DBH3ko ikasleek txapak egin dituzte: txapa diseinatu, ekoitzi, saltzeko txandak antolatu eta herriko hainbat komertziotan jarri dituzte salgai. Motibatuta eta gustura ikusi ditugu lanean, txapak mimoz egiten.

Zuk ere Balearen Egunerako txapa bat eskuratu nahi baduzu (euro batean daude), jakin, arratsaldean Ikastolako sarreran egongo direla salgai baita Orioko hainbat komertziotan ere. 

Txapak salduz aterako duten dirua datorren ikasturtean egingo duten ikasbidaia finantzatzeko erabiliko dute. Bejondeizuela!

Orioko Herri Ikastolako DBH3ko ikasleak Balearen Eguneko txapekin