Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Sexu heziketa saioak, Lilimaren eskutik

2022/05/12

DBH 4ko eta LH6ko ikasleek Lilima sexu heziketa eta aholkularitza elkarteak eskainitako saioak izan dituzte aste honetan zehar.

Sexualitatea  modu zabal batean landu dute: aniztasun sexuala, sexualitate motak, estereotipoak, mitoak… besteak beste. Modu berean, adin horretan sortzen diren zalantzak argituko dituzte denen artean, eta auto-estimua, gogo sexuala eta harremanei buruzko hausnarketak egin dituzte.

DBH4ko ikasleak Lilima sexu heziketako saioan