Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Behoria garbia LH5

2022/05/17


LH5eko ikasleek, Begi Bistan enpresaren gidaritzapean, Behoria Garbia izeneko egitasmoan parte hartu dute beste hainbat ikastetxerekin batera.

Gaztetxoen artean ingurumenarekiko sentsibilizazioa bultzatzeko asmotan, martxoan eman zioten hasiera proiektuari. Ïkasleek, hiru erronkatan banatuta, berrerabilitako materialarekin eskoletarako tresna erabilgarriak, arte lanak eta edukiontziak egin dituzte. Horrez gain, proiektuari amaiera ezin hobea eman diete Oriaren jaitsierarekin. Paddle-eko taula erraldoietan eta binakako piraguetan egin dute Txokoaldetik Arraunetxerainoko ibilbidea. Kirola egin eta naturaz gozatzearekin batera, errioko hondakinak jasotzeko ere aprobetxatu dute irteera hau. Azken kilometroan haizearen aurka borrokan ibili eta pixka bat nekatu arren, asko gozatu dute gure ikasleek! Gainera, 170 kilo zabor atera dituzte Oriatik! 

 

Behoria egitasmoa