LH6. mailan Instalazio Artistikoak landu dituzte ikasturtean zehar.
Hasiera batean, interneten arakatuz, artista desberdinen proposamenak ezagutu dituzte, eta ondoren, taldeka artista bana proposatu dute.
Orain berriz, instalazio hori gauzatu dute eta Ikastolako A eraikineko eskaileretan jarri dute ikusgai.
Ikasle horiek egindako lana bertatik bertara ikusi nahiko bazenukete, lasai pasa bertatik.
Horrez gain, beste sorpresaren bat ere badutela adierazi dute.