Maiatzaren 17a, LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna izan da eta Orioko Herri Ikastolan eguna baliatu dugu gaiaz hitz egin eta hausnarketa batzuk egiteko.
LGTBIQ+ kolektiboarekiko errespetua lantzea, aniztasuna aberastasun gisa ikustea eta norbanako bakoitzak bere nortasuna era aske batean adierazteko duen eskubidea izan dira landutako gaiak. Horretarako, hainbat unitate didaktiko eta ikus-entzunezko prestatu ditu Ikastolako Hezkidetza taldeak.
HHtik DBHraino, maila guztietan landu da LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna. Lanketez gain, ikusgarritasuna emateko asmoz eta Ikastolako komunitate osoaren parte hartzea sustatzeko, elkarretaratzeak ere egin dira.