Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Egun pasa Donostian!

2022/05/25

Eguraldi ona iristearekin batera, hasi gara oporrak hartu aurreko irteeratxoak egiten. Oraingo honetan HH3 eta HH4koen txanda izan da, eta txikiak gustura joan dira beraien bazkaria motxilan hartuta autobusean BUSA BUSA BUSA AUTOBUSA abestuz.

 

 

Donostiko Aiete auzoan ibili ziren naturarekin gozatuz eta azkenik bertako parkean jolastuz. Goizean, txoko ezberdinak ezagutzeko ibilalditxo bat egin zuten eta a ze sorpresa antzarrak, ahateak eta kattagorriak ikusi zituztenean. Bertako zuhaitzak besarkatuz ere ibili ziren ea beraien besoekin zuhaitz guztia heltzeko gai ziren aztertuz. 

Egun ederra pasa zuten eta janariz beteta eraman zuten motxila, oroitzapen politez beteta itzuli zuten.

 

AIETEKO PARKEAN