Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Igeriketa saioak izan dituzte LH1 eta LH2koek

2022/05/25

Urtero antolatzen den moduan, aurten ere igeriketa saioak jasotzeko aukera izan dute LH1 eta LH2ko ikasleek.

Orioko Herri Ikastolak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin Igerian Ikasteko Sustapen Kanpaina sustatu eta antolatzen du, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendua, ikasleek igerian ikasi dezaten.  Azken bi urteetako etenaren ondoren aurten ere LH1eko eta LH2ko ikasleak gustura jardun dira egunero egunero 10 egunez Karelako igerilekuan.

Aurrerapen nabarmena egin dute eta hurrengo urtean ere itzuliko gara!

Igeriketa saioan.