LH6ko ikasleek Innovamateko "abenturak" atalean proposatutako erronkari erantzun behar izan die.
Gauza jakina da norberak bere esperientzietatik abiatuta garatzen dela ikasketa esanguratsuena eta horretan abila da LHn matematiketarako erabiltzen den Innovamat. Ikasleei erronka desberdinak proposatzen dizkie eta hauei erantzutea izaten da egin beharreko lana.
LH6koak horretan aritu dira buru belarri.
Erronka horren helburua, tirolina bat eraiki eta urez betetako edalontzi batek ahalik eta ur gutxien galduz tirolina horretatik behera diseinatutako bidea egitea izan da. Horretarako, aurrez barneratutako hainbat teknika aplikatu behar izan dituzte ikasleek.
Guztiz motibatuta eta interesa piztuta jardun dira erronkari erantzuten.