Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Oriotarren galbahetik

2022/06/01

Iñigo Exposito eta Egoitz Dorronsoro ikasle ohiak Ikastolara etorri dira Oriotarren Galbahetik deituriko proiektuaren berri ematera.

2018an hasi ziren Oriok itsasoa eta arrantzari lotuta izandako bizimoduaren inguruko testigantzak jasotzen. Arrantzak garai batean zuen pisua gaur egun duenarekin konparatzen jardun dira eta LH5eko ikasleek datu interesgarriak jaso dituzte egiten ari diren proiekturako. Beraien familietako egoera ere aztertu dute eta konturatu dira zenbat aldatu den bizimodua Orion.

Oso gustura egon dira ikasle zein irakasleak, eskerrik asko Iñigo eta Egoitz!

 

Egoitz eta Iñigoren saioaren ostean, pozik.