Sendabelarrak proiektutzat hartu dituzte LH3koek eta gertukoen jakinduriaz baliatuz hainbat jakintza barneratu diuzte. Esaterako, infusioak, enplastuak eta ukenduak egiten ikasi dute.
Hasiera batean, gaia aurkeztu eta, Idoi Berasaluze gurasoaren laguntzaz, Orion bertan ibilaldi bat egin zuten herrian ditugun sendabelarrak ezagutu eta biltzeko. Ondoren, infusioak egin eta probatzen aritu ziren gelan.
Berbena enplastua egiteko aukera ere izan dute ikasle baten amona den Aizpea Odriozolaren eskutik.
Bukatzeko, Arantxa Adurizek aloe vera eta intsusaz egindako ukendua egiten erakutsi die eta, hori gutxi balitz, ikastolako baratzan landatzeko aloe verak ekarri dizkie eta ikasle bakoitzak bere ukendu potetxoa etxera eramateko aukera izan du.
Proiektu oso aberatsa izan da, sendabelarren inguruan jakintza bat barneratu baitute ikasleek eta, gainera, komunitatean landua izan baita.