Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

50. urteurreneko abestiari koreografia jarri diote

2022/06/02

Ikastolaren 50. urteurrenaren harira, ikasturte honetan Giranice taldeak eta Intza Unanuek garai batean Oihana Alkorta abeslari zenak abesten zuen kantua moldatu dute.

Orain, larunbateko ikastola egunera begira jarrita, abesti hori koreografiaz janzten aritu dira ikasle-ohi eta guraso ditugun Ander Errasti eta Maitane Mugika.

 

Bien gidaritzapean DBHko ikasle-talde bat koreografia ikasten aritu da eta azken entseguetan topatu ditugu.

Eskerrik asko zuen lanagatik, Maitane eta Ander! Jarrai dezagula urte luzez gure komunitatea dantzarazten!

 

Entseguan.