Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

LH6koek ikasturte bukaerako bertso saioa eman dute

Urtero bezala, Bertsozale Elkarteak eskaintzen dituen bertsolaritza saioak jasotzeko aukera izan dute LH6ko ikasleek astean ordubetez.

Saio horiek hain justu gure ikastolako ikasle-ohi eta gaur egungo gurasoa den Iñaki Gurrutxagak eman dizkie.

Ikasturtean zehar landutakoa plazara ateratzeko modu aproposa izan ohi da ikasturte amaierako bertso-saio eta, beste behin ere, bertso-saio ederra atera dela jakinarazi digute.

Bejondeizuela eta segi bertsotan!

 

Bertso saioan