Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Kurtso bukaerari hasiera ematen

2022/06/10

DBHko ikasleek pasa den astean bukatu zituzten hirugarren ebaluaketako azterketak eta horrekin batera kurtso bukaerari hasiera eman zioten. Kurtsoari agur esaten hasteko eta uda hemen dela ospatzeko, DBHko maila bakoitzak irteera desberdin bat egin zuen ekainaren 7an, egunaz gozatu eta elkarrekin momentu goxoak pasatzeko.

 

DBH 1ko ikasleak Orio - Zarautz egin zuten oinez eta gero bertan hondartzaz gozatu zuten elkarrekin. 

DBH 2ko ikasleak Oriotik Getarira joan ziren eta bertan itxasoan igeri egin eta  hondartzan bazkaldu ondoren, Getariko izozki zoragarria jan zuten.

DBH 3ko ikasleak Debara joan ziren trenez eta gero bertatik Mutrikura joan ziren mendi bidetik oinez eta bertan igerileku naturaletan jolasean ibili ziren. 

DBH 4ko taldea Pasaira joan zen eta bertatik oinez buelta egin zuten Donostira. 

DBH 3ko ikasleak Mutriku