Urtero bezala, frantsesa eta euskalkiak praktikatzeko Donibane Lohitzunera joan gara.
Egun ederra pasa genuen Donibane Lohitzunen. Eguna hasteko, talde txikitan Donibane Lohitzuneko ostiraleroko merkatuan ibili ginen, zenbait gutizia erosi eta bertako produktuak ikusteko. Ondoren, Donibane Lohitzuneko liburu-denda txukun batean zenbait liburu erosi genituen Orioko Herri Ikastolako liburutegirako. Ta goiza amaitzeko, krepak eta gofreak erosi eta Donibaneko hondartzan bainutxoa hartzeko tartea ere izan genuen.
Giro onean eta oso pozik pasa genuen goiza!