Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Martin Peronari bisita

Musika saioetan, LHko ikasle batzuk, Martin Peronaren garajera hurbildu dira TUBA musika tresnaren inguruko xehetasunak jakiteko asmoz.

Tresna ikusgarria bezain bitxia dela ohartu dira, handia, soinu baxua duena, garestia -10.000 euro- eta astuna -12kg-.

Artista petoa da, Martin; musikaz gain, Oteitzarekin izandako pasadizoak ere kontatu dizkie, elizako aldapan dagoen amabirjina dela-eta; kortxoz egiten ari den paddell surfeko oholen berri ere eman die, egurrez egindako txalupak ere erakutsi dizkie... Izan ere, zer ez dago Martinen garajean!!

 

Martin Peronarekin