Chocolate party

2022/06/17

Zenbat txokolate mota eta denak edo gehienak ze goxoak!

Ingeleseko proiektua aitzakiatzat hartuta, txokolatearen jatorria ikasi dute, Maia eta Azteketatik gaurdaino. Kakao fruitua truke gisa erabiltzen zen garaietatik gaur egun ditugun zapore, kolore eta forma berezietara arte bidaiatu dute. Kakao landarea non hazten den, kakao fruituaren prozesua... Ondoren,  txokolatearen inguruko jolasak antolatu dituzte LH2 eta LH3ko ikasleentzat. Primeran pasa dute denek, eta baita bapo jan ere! Bukatzeko, kakaozko ezpainetakoak egiten ikasi dute.  A ze kurtso bukaera! Chocolate, chocolate, I like chocolate....

 

Prestaketetan