DBH1eko ikasleek, proiektu astean Orioko historia hurbila gertutik ezagutzeko aukera izan dute, arrantzari buruzko proiektua landuz.
DBH1eko ikasleek aste osoa pasa dute Orioren izaera arrantzalea arakatzen. Bideoak, jolasak, abestiak eta protagonisten zuzeneko lekukotzak izan dituzte horretarako. Aste honetan, bi egunetan, beraien ofizioen berri zuzenean emateko Orioko Herri Ikastolako patiora hurbildu dira, Orioko patroi eta arrantzale ezagunak, emakume saregileak eta Olatz Zugasti eta Intza Unanue musikariak, eta Rosi Lazkano bertsolaria. Ikasleek galderak egin eta Orioren historia hurbila gertuagotik ezagutzeko aukera paregabea izan dute.
Ondoren, astean zehar jasotako informazioarekin azken produktu bat sortu dute taldeka. Sortutako bideo, koreografia, bertso, podcastak… interneteko site batean jarri dituzte nahi duenak ikusgai izan ditzan.