Ikasturte amaierako irteerak

2022/17/06

Eguraldi ona, opor usaina eta ikasturte amaiera osagai bikainak dira plantxo ezberdinak egiteko ikastolatik kanpo. Eta horrelaxe dabiltza azken aldian ikastolako maila ezberdinak.

Haur Hezkuntzan, 4 urtekoak Santio Erreka auzoan izan dira ikasle baten baserria bisitatzen eta gero bertan ibili dira jolasean. 3 urtekoak berriz, tirolinako parkera egin dute irteeratxoa eta bertan hamaiketako bereziaz gozatu dute.

Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak Itxaspeko buelta egin dute, txapeldun batzuk bezala. LH3 eta LH4koak, gure herriko tontor maitatura egin dute mendi buelta, Kukuarrira. LH5ekoak Donostiara joan dira oinez eta bertan hondartzan ibili dira gustura. Azkenik LH6koak Getariara joan dira oinez eta bertan ederki ibili dira itsasoaz eta hondartzaz gozatuz.

Traktorean