Ikastolako LH 5. mailako talde bat Mutiozabal ontziola zaharberrituan izan dira. Albaola Itsas Kultur Faktoriak kudeatutako proiektu pilotoan parte hartu dute garai bateko ontziak nola eta non egiten ziren ikasiz.
Besteak beste estropu bana, egurrezko belaontzi txiki bana eta bertan eraikitzen ari diren ala egiten aritu dira (neurtu, zerraz moztu, iltzatu…).
Oso esperientzia polita izan da eta ikasleak primeran aritu dira.