Martxan da dagoeneko errioaren beste aldean dugun Mutiozabal ontziola. Itsas-ondarea suspertzeko proiektua garatuko du Albaola Itsas Kultur Faktoriak datozen urteetan udalaren laguntzarekin. Hasiera batean hezkuntzari lotutako proiektua izango da. Bertan, ikasleek bertatik bertara ikusiko dute zein diren ontzi bat eraikitzeko prozesu osoa.eman beharreko pausuak, eta, gainera, zura landu eta ekoizpen lanetan parte hartuko dute.
2021/2022 ikasturte bukaeran, Orioko Herri Ikastolako ikasle talde batek Mutiozabal proiektu pilotuan parte hartzeko aukera izan zuen. Orain, udalak egitasmoa herritarrei aurkeztu berri die eta, hortaz, jada ofizialki martxan da hezkuntzari zuzendutako proiektu berria.
Ikasturte honetatik aurrera, udalaren laguntzaz, Orioko Herri Ikastolak Mutiozabalen garatuko diren proiektuan parte hartzeko aukera izango du. Hain zuzen ere, LH5etik DBH2 arteko ikasleak izango dute itsas ondarea suspertzea helburu duen ekimenean parte hartuko dutenak.
Pasaiako Albaolako eredua hartuta, Orioko Mutiozabalen erreproduzio txikiagoak egin nahi dira; ala deituriko txalupa luzeak. Ikasleak taldeka joango dira Mutiozabalera eta azalpenak entzuteaz gain, eskuak lanean jarriko dituzte. Neurriak hartu, zura landu, piezak mugitu... izango dute zereginik!
LH6. mailakoak pasa den aste hauetan izan dira bertan eta datorren astean LH5ekoen txanda izango da.