Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

LH1. zikloa psikomotrizitate gunera bueltan!

2022/10/05

Pasa den ikasturteko etenaren ostean, 1. zikloa psikomotrizitate gunean da berriz.

Psikomotrizitate gunera jaisteko eguna berezia izaten da 1. zikloan. Irrika, poza, gogoa, ilusioa… batzen dira ikasleen sentipenetan.

Batzuk tximuen gisara zintzilikatzeko aprobetxatzen dute, beste batzuk fantasiazko munduan murgiltzen dira eta erabateko pertsonaiez mozorrotu eta, haien larruazalean baleude bezala, euren jolasak asmatzen dituzte. Badira etxea irudikatzen dutenak ere, gurasoen paperean aritzen direnak beste batzuk ume diren bitartean…

Psikomotrizitate gunea, irudimena, sinbolizazioa, mugimendua… biltzen dituen gunea da eta ez hori bakarrik, LH1. zikloan dauden ikasleentzat HHko eremura bueltatzea ere bada, “txikiak” zireneko espazioak bisitatzeko aukera izatea, eurak bezala, tamainaz handitzen doazen dortokak bisitatzeko aukera ere bada… orokorrean, ederra da salto gunea!

Salto gunean