Proiektu komunitarioen ikasgaian, DBH3ko ikasleak eguneko zentrora joan dira aiton-amonak bisitatu eta beraiekin tarte goxo bat pasatzera.
Aste honetan, DBH3ko ikasleak pozik ibili dira eguneko zentroan. Proiektu komunitarioak lantzeko ikasgaian aukeratutako helburua "Gazteen eta helduen arteko belaunaldien arteko arrakal murriztea" izan da. Horretarako, Eguneko zentrora joaten dira DBH3ko ikasleak eta bertan ekintza desberdinetan parte hartzen dute aiton-amonekin batera: bingoan edo kartetan jolastu, margotu, abestu, dekorazio lanak egin...
Ekintza horien helbruua da elkarreragina izatea eta ondo pasatuz belaunaldien arteko harremanak sustatu eta elkarrengandik ikastea.