Lehen Hezkuntzako irakasle taldea, koirakaskuntza edo irakaskuntza partekatuaren inguruko formakuntza jasotzen ari da HUHEZIKO Mikel Etxaburu adituaren eskutik.
Murgilduta gabiltzan eraldaketa pedagogikoaren matazako beste hari bat da koirakaskuntza. Koirakaskuntza, bi irakasle edo gehiago, une eta denbora berean, irakaskuntza lanetan jardutean datza, ikaslearen ikasketa beharrak asetzeko ardura partekatuarekin eta, aldi berean, elkarrengandik ikasiz.
Egin diren eraldaketa arkitektoknikoek noranzko honetan dute iparra jarria. Espazioak zabalduz, ikasleak zein irakasleak elkarrekin aritzeko aukera ematen dute horretarako beharra sortzen denean.Eraldaketa arkitektonikoez haratago ordea, irakasleari bestelako egiteko modu batzuk probatzeko eta esperimentatzeko aukera ematen dio koirakaskuntzak, beti ere, ikaslea erdigunean jarriz. Modu honetan, irakaslea ere, etengabeko eraldaketan murgilduz eta betiko moldeetatik aterata, besteekin partekatutako esperientzia berriak sortzen doa.
Momentuz, bi saio jaso dituzte eta datozen hilabeteetan beste saio batzuk egiteko datak jasoak dituzte agendetan. Guztietan, Mikel Etxaburu izango dute bidelagun.