DBH2ko ikasleak Donibane Lohitzunen izan ziren ostiralean, merkatu eguna izanik, erosketak eginez euskalkiak eta frantsesa praktikatzen
Udazken giro ederra zegoen ostiralean Donibane Lohitzunen. Azoka eguna izanik herritar asko zebilen kalean, erosketak egiten edo terrazetan kafea hartzen. Gu ere horrelaxe ibili ginen, erosketak eginez eta Donibane Lohitzuneko kaleak, eliza eta hondartza ezagutzen. Baina, joan, euskalki desberdin bat entzutera eta gelan ikasitako frantsesa praktikatzera joan ginen. Lotsak alde batera utzita, okindegietako eta kreperietako gutixiak probatzeko ezinbestean hitz egin behar izan zuten ikasleek frantsesez. Pozik itzuli ginen, sabela goxo eta irribarrea ahoan.