Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Giza eskubideen urraketak ikusgai

2022/10/20

DBH4ko ikasleek Bakeolak eta Orioko Udalak giza eskubideen urraketak ikustarazteko antolatutako erakusketa ikusi dute.

Azaroaren 10a Memoriaren Eguna da eta, horren harira, Orioko Udaleko Bizikidetza batzordeak hainbat ekimen antolatu ditu  Bakeolarekin batera. Urritik abendura bitarte argazki erakusketa, dokumental eta film proiekzioak eta mahai inguruak izango dira.

Orioko Herri Ikastolako DBH4ko ikasleek, Zaraguetako ikasleekin batera, ostiral eguerdian lehen ekimenean parte hartu zuten, Ander Gillenea argazki kazetariaren argazki emanaldia ikusiz. Ekimen horien helburua, Orion egon diren giza eskubideen urraketa guztiak ezagutu eta horiek izan duten eraginaz jabetzea da, besteak beste.

Orioko Herri Ikastolako DBH4ko ikasleak Bakeolak antolatuko erakusketa ikusten