Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Ulibarri programak Eskola Hiztun Bila jardunaldia antolatzen du urtero udazkenean eta helburu nagusia euskararen normalkuntzan bidea egiten jarraitzea da.
Aurtengoa, Gasteizko Jesus Guridi musika kontserbatorioan ospatu da “Barnean eta kanpoan, elkarlanean” lelopean eta Euskal Herriko 400 ikastetxetik gora bildu gara bertan.
Ulibarri programaren helburu nagusia euskararen normalkuntzan bidea egiten jarraitzea da.
Jardunaldi horrek besteak beste, ikastetxeen sarea indartu eta martxan jarritako esperientziak partekatzeko balio izaten du. Horrez gain, euskara alorrean dabiltzan hainbat udaletako teknikari zein adituen esperientziak ere ezagutara emateko aukera bikaina da.