LH 4. mailakoek Lilima elkartearekin hainbat saio izan dituzte. Norberaren bizipenak, emozioak eta sentimenduak aztertzen aritu dira.
Helburuak honakoak izan dira: batetik, horien onarpena bultzatzea, eta, bestetik, baliotsuak direla jakinaztea norberarenak diren heinean. Ikasleek gustura parte hartu dute Lilimako hezitzaileek gidatutako saioetan. Noski, bizipenak, emozioak eta sentimenduak pertsonalak diren neurrian, ikasle bakoitzak beretik bizi izan ditu saioak, baina guztiek izan dute zer esan eta zer entzuna. Hau ere ikasgai aparta izan da, elkarri entzunez ere ikasten baita!