Etengabeko eraldaketa prozesuan murgilduta gabiltza Orioko Herri Ikastolan. Guk hartutako norabidearekin bat egiten duten proiektuak ditugu eskuartean, tartean pasa den urtean martxan jarri genuen Innovamat proiektua. Errealitatean oinarrituta eta errealitateari erantzuteko matematikak irakatsi nahi ditugu Ikastolan, manipulazioaren eta elkarrizketaren bitartez pentsamendu matematikoa eraikitzea helburu duena.
Proiektu berriak martxan jartzeak, irakasleak etengabeko formazioan aritzea eskatzen du eta formazio hori proiektua bera sortu dutenen eskutik jasotzeak eta haien gidaritza izateak balio erantsia ematen dio. Horretan aritu dira aste honetan.
Matematikako saioak behatzen aritu da Innovamateko aholkularia baita etapako irakasleak ere, besteena behatzeak, kanpoko begirada bat ematen baitu. Behin saioa bukatuta, Innovamateko aholkulariarekin bildu eta saioan zehar ikusi duena aipatu du, irakasleek ere behaketatik ateratakoa azpimarratu dute…
Emankorra izan da saioa eta bide berriak bakarrik ez urratzeak, konfidantza eta segurtasun giroa bultzatzen du.