Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Euskhitz taldeak ikasturteko lehen bilera egin du

2022/11/10

Euskhitz taldeak euskararen inguruko lanketak egiten ditu. LH1etik DBH4 arteko gela bakoitzeko ordezkari batez osatuta dago eta aste honetan egin du ikasturteko lehen bilera ikasturte honetan dituzten zereginen inguruan hitz egiteko. 

 

 

Ate joka dugun EUSKARALDIA ekimenaren gainean aritu dira lehendabizi, ariketa egiteko gaztetxoak diren arren, ikastolatik ekimena bultzatzeko eta sozializatzeko aukera desberdinak aztertu dituzte. DBH1eko ikasleek adibidez, "proiektu komunitarioa" ikasgaian landu dute Euskaraldia, baita ikastolako komunitate osoak izena eman dezan bideo politak sortu ere!

Ondoren, Euskararen egunaren harira antolatuko duten egitaraua zirriborratzen hasi dira. Orain ordea, ordezkari bakoitzak bere gelara eramango du gaia eta gelakideen proposamenak ere biltzea da asmoa hurrengo bileran proposamenen zerrenda hartu eta egitaraua guztiz fintzeko.

Ikasle euskaldun, konprometitu eta ekintzaileak direla nabari geratu da, bejondeizuela!