Herbehereetan kokatzen den Frisiako Unibertsitateko irakaslea den Eabele Tjepkemaren bisita izan genuen ikastolan. Tejepkem, Hezkuntza Teoria eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua da eta Stenden NHLko Zientzia Aplikatuen Unibertsitateko Lehen Hezkuntzako irakasleen prestakuntza-programan lan egiten du 2001etik.
Lehen Hezkuntzan eleaniztasunaren didaktikari buruzko ikerketak egiten ditu eta hori dela eta, Orioko Herri Ikastola bisitatu zuen irakaskuntza hirueledunaren oinarriak bertatik bertara ezagutzeko.
Ikastola bisitatu ostean, LH3. mailako ingeleseko saioa ikusi eta bertan parte hartzeko aukera izan zuen EHUko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslea den Elizabet Arocenarekin batera. Bisita interesgarria eta aberasgarria izan da ikastolarentzat eta ikasleentzat.
Ikastolak harreman estua du Unibertsitate ezberdinekin eta etorkizunean, Erasmus+ proiektuaren baitan izan ditzakegun elkartrukeak egiteko bideak ere irekitzeko balio dute horrelako bisitek. Ongi etorriak gurera!