Azaroaren 25a Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da. Ohi denez, Orioko Udalak eta hezkuntza eragileek elkarlanean, egoera larri horiek salatzeko ekitaldia antolatu dugu.
Horretarako, bide hauek erabiliko ditugu Orion:
-
Ikastetxeetan gaia lantzen ari gara, maila bakoitzari dagokion eran.
-
Bi ikastetxeetako haurrek gaiari buruzko kartelak prestatuko dituzte klasean eta ikusgai jarriko dituzte herriko denda, taberna eta establezimenduetan.
-
Azaroaren 25ean, ostiralarekin, elkarretaratzea egingo dugu bi ikastetxeetako ikasle, irakasle eta gurasoek Herriko Plazan, 11:30ean. Udalak ere babesten du elkarretaratze hori. Bertan parte hartuko dute bi eskoletako LH1etik DBH4ra bitarteko ikasleek eta irakasleek. Etortzeko modua daukazuen gurasoak ere ongi hartuak izango zarete. Egun horretan ikasleek zerbait morea jantzita ekartzea eskatzen dizuegu.
-
Ekitaldian gaiari buruzko adierazpena irakurriko dugu eta, ondoren, egunerako propio sortutako bertso batzuk kantatuko ditugu elkarrekin.