Hitz horiek entzun eta berehala esertzen dira haur guztiak ipuinen mundu zoragarrian murgiltzeko prest.
Ipuinekin gozatu egiten dute haurrek, adi adi egoten dira kontakizunean, fantasian sartuta. Oraingo honetan ere gozatu ederra hartu dute “Nire etxea” ipuina italieraz entzutean. Milenaren aita etorri da eta “Mia casa” kontatu du italieraz.
Eskerrik asko Milenaren aitari eta jarrai dezagun elkarrekin, gure txikiez gozatzen.