Aste hauetan, Lehen Hezkuntzako ikasleek larrialdi baten aurrean nola jokatu behar duten eta bizitza bat salbatzen ikasi dute.
Besteak beste, ikasleek BBS (Bihotz Biriketako Suspertzea) teknika ikasi eta praktikatu dute, norberak etxetik ekarritako panpinekin.
Ikastaroa ikastolako gurasoa eta DYAkoa den Eneritz Illarramendik zuzendu du eta, egiari zor, ikasleak gogotsu aritu dira.
Txikitatik, prebentzioak eta formazioak bizitza salba dezake.
Mila esker DYA eta Eneritz!