Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Ikastolako kontuak aho batez onartu dira

2022/12/14

Iragarrita zegoen bezala, abenduaren 14ean egin da Orioko Herri Ikastolako Ohiko Batzar Nagusia. Bertan, 2021-2022 ikasturteko kontuak eta 2022-2023ko aurrekontuak onartu ziren.

Orioko Herri Ikastolak urtero egiten du Ohiko Batzar Nagusia. Lehendakariaren agurraren ostean, 2021-2022 ikasturteko diru-kontuak onartu ziren, Ikastolaren gaur egungo egoera ekonomikoaren berri eman zen eta 2022-2023 ikasturteko aurrekontua onartu zen.

Aipatzekoa da, egoera zaurgarrian dauden familiak laguntzeko Ikastolako komunitateak ahalegin handiagoa egingo duela. Izan ere, aurreko urteetan laguntza horretara bideratu izan den diru-partida nabarmen handitu da. Horrez gain, inbertsio nagusiak ere aipatu dira, hain zuzen ere, energia berriztagarrietan eguzki panelak jartzeko dagoen xedea eta pergolan egin nahi diren konponketak. Azkenik, azpimarratzekoa da Orioko Herri Ikastolak berrikuntza pedagogikoan egin duen apustu sendoak ere bere isla duela aurrekontuetan. Hain zuzen ere, familiek egiten dituzten ekarpenen %80 inguru berrikuntzetara bideratzen da (formazioak, egokitzapen arkitektonikoak, material berria sortzea...)

Galdera-erantzunen atalean ez zen azpimarratzeko oharrik egin 

Orioko Herri Ikastolako ohiko batzarra