Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Esklerosi anizkoitzaren informazioz busti dira LH5eko ikasleak

Esklerosi anizkoitzaren ikerketa bultzatzeko EITBren maratoia aitzakitzat hartuz, Urrategi Etxeberria eta Jon Oliden bere semea gaixotasunari buruz hitz egitera etorri ziren, baita 5. mailako ikasleen kontzientziak astindu ere. 

Jakin-mina erakusteaz gain, ikasleak gaixotasunen ikerketek duten garrantziaz jabetu ziren. Zoragarria izan zen, eskerrik asko bikote.

LH5eko ikasleak esklerosi anizkoitzaren inguruko informazioa entzuten.