Urtarrilari kolorea emateko, euskara ikasgaiaren barruan, DBH4ko ikasleek euskal musikagintzaren historiaren berri jaso dute bi artista handiren eskutik: Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez abeslariak.
Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez abeslariek, 60. hamarkadan hasi eta gaur arterainoko euskal musikaren historia azaldu die DBH4ko ikasleei.
Harmakadaz hamarkada, egoera soziopolitikoarekin batera euskal musikagintzak izan duen bilakaeran, hizpide izan dituzte 60. hamarkadan hain garrantzitsua izan zen etxeetako ahozko transmisioa, 70. hamarkadako Ez dok hamairu mugimendua eta kantaldiak, 80. hamarkadan kanpoko musikaren eragina eta punk estiloko taldeen sorrera, eta 90. hamarkadan folka beste estilo batzuekin nahasita sortutako musika estiloa, besteak beste. Gertaera garrantzitsu horien tartean, hamarkada bakoitzetik jaso dugun abesti ezagunen bat edo beste zuzenean jo die ikasleei, hala nola, Eperrak, Lau teilatu edo Xalbadorren heriotza. Plazer bat izan da bi abeslari handi horiek zuzenean entzuteko aukera izatea. Mila esker Eñaut eta Mikel!
Aipatzekoa da, halaber, gaurko saioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren Eskola Kultura programari esker gauzatu dela.