Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Gabon eskean elkartasunez kantari

2023/01/11

Gabon eskean, Orioko bi ikastetxeen artean eskuratutako 363,81 euroak Gipuzkoako elikagai bankura bideratu dira. 

Eguberriak amaitu dira, baina oriotarron elkartasuna ez. Abenduaren 24an, Orioko bi ikastetxeetako haur eta gazteak gabonetako abestiekin kaleak animatzen ibili ziren. Ohi denez, oriotarren eskuzabaltasunak emaitza ederra eman zuen; guztira 363,81 euro eskuratu ziren eta guztia Gipuzkoako Elikagaien Bankuari eman zaio. Mila esker guztiei!

Orioko Herri Ikastolako DBHko ikasleak Orioko zahar etxean gabon eskean kantari