Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Ikastolako ekintzak herriko giroa alaitu eta elkartasuna lantzeko

2023/01/11

Herriko gazteei baloreak transmititzeko eta herriko eragile aktibo izateko nahiak bultzatuta, Orioko Herri Ikastolak ahal duen guztietan antolatzen du ekintzaren bat herriko jaietan. San Nikolas jaietan, 3x3 saski-baloi torneoa izan zen eta Eguberritan DBH4ko ikasleen tonbola historikoa.

Ohi denez, DBH4ko ikasleek gabonetan tonbola antolatu dute. Herrian giro aparta sortzeaz gain, eskuratutako 3.618,52 euroen erdia Ruandara bidali da.

San Nikolas jaietan ere herriko haurrentzako kirol ekintza antolatu zuen Ikastolak, 3x3 saski-baloi torneoa. 446 euro eskuratu ziren eta guztia elikagaien bankura bideratu da. 

Orioko Herri Ikastolako DBH4ko ikasleak tonbola antolatuta