Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Mila esker Olentzero eta Mari Domingi!

2023/01/12

2022ko ikastolako azken egunean, Mari Domingiren bisita izan zuten HHko eta Lehen Zikloko ikasleek eta berarekin goxo berriketan egoteaz gain, ikastolarako oparitxo batzuk ere eskatu zizkien. Ilusioa begiradetan nabaritzen zitzaien gure ikasle gazteenek. 

 

Eskatu bai eta baita ekarri ere! Astelehen goizean, ikastolara bueltan, geletan hainbat oparirekin egin zuten topo! Elkartu eta opariak irekitzeari ekin zioten, jakin-minez… bai asmatu ere! Olentzero eta Mari Domingik liburu interesgarriak eta jolas didaktikoak ekarri dizkie gelarako. Denborarik galdu gabe, jolasean zein irakurtzen hasi ziren, berriak sortzen duen poztasunez.

Mila esker Olentzero eta Mari Domingi!

 

Olentzero eta Mari Domingiren opariak zabaltzen.