Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Oteitza lizeoan eraldaketa pedagogikoa aurkezten

2023/01/19

Oteiza lizeoko zuzendariak eskatutako, Orioko Herri Ikastolako ordezkaritza batek Ikastolako eraldaketa pedagogikoaren nondik norakoak aurkeztu zizkien klaustroan. 

Ikusita, azken ikasturteetan, Orioko Herri Ikastola etapa guztietan (HH, LH eta DBH) eraldaketa pedagogikoan bete-betean sartua dagoela, gure ikastolaren jarraipena den Oteitza Lizeoko zuzendaritzak Konfiantzaren Pedagogiaren oinarriak azaltzeko eskatu zion Orioko Herri Ikastolari. Horretarako saio bat antolatu zen abenduaren 21ean Oteitza Lizeoan, eta bertan batxilergoko irakasle klaustroa bildu zen Lupe Altuna (DBHko zuzendaria) eta Zigor Saizaren (ikastolako orientatzailea) azalpenak entzutera.

Saioaren muina Orioko Herri Ikastola egiten ari den eraldaketa pedagogikoan oinarritu zen. 2014. urtetik hasi eta gaur egunera arte egindako ibilbidearen kronograma ardatz hartuta, Ikastolan eman diren pausoen berri eman zitzaien. Horretarako eraldaketa pedagogikoa zer den, nola ulertzen dugun eta nola egiten ari garen modu praktiko batean bistaratu zitzaien. Hori guztia Konfiantzaren Pedagogiaren markoaren barruan kokatu zen eta, ondorioz, Konfiantzaren Pedagogiaren oinarriak aurkeztu zitzaizkien Oteitza Lizeoko batxilergoko irakasleei. Amaieran, aurkeztutako eraldaketa pedagogikoak nola sentiarazten dituen galdetu zitzaien eta hor eztabaida-gogoeta interesgarria eman zen irakasleen artean. Bukatzeko Oteitza Lizeoko zuzendaritzak modu positiboan baloratu zuen saioa, argigarria eta praktikoa izan zela azaldu zuten eta beraiek ere eraldaketa pedagogikoa abiatzeko animatuta sentitu zirela aitortu zuten. Ea horrela den!

Orioko Herri Ikastola eta Oteitza lizeoa