Goiuri Berasaluze Trillok irabazi zuen Orioko Herri Ikastolako Erasmus+ proiektuaren logo-lehiaketa. Bere inpresioa ezagutzeko elkarrizketatu dugu.
2022-2023 ikasturtean, egitasmo berria du Orioko Herri Ikastolak: Erasmus+ proiektua, hain zuzen ere. Eramus+ proiektuari esker, hainbat ikasle eta irakaslek Europako lurralde desberdinetara bidaiatuko dute.
Proiektuari forma emateko, udazkenean ikasle guztien artean logo lehiaketa bat antotu genuen eta irabazlea Goiuri Berasaluzeren lana izan zen.
Nondik abiatu zinen logoa sortzeko unean?
Inklusioa zenez gaia, pertsona desberdinak jartzea pentsatu nuen. Irudi desberdinak bilatu nituen eta horietan oinarritu nintzen lehen zirriborroa egiteko. Ondoren, pertsonak multzokatu nituen eta Europako logoa txertatu nuen beraien artean. Amaitzeko, Eramus+ goiburua jarri nion irudiari, baina LGTBIQ+ koloreekin apaindua.
Pozik geratu zinen emaitzarekin?
Inpresioa izan nuen lana guztiz amaitu gabe utzi nuela denbora faltagatik, baina konforme geratu nintzen egindakoarekin. Gainera, pentsatzen dut ez zuela merezi gehiago kargatzea, jadanik nahikoa eduki eta sinbolo dituelako.
Orain, Erasmus+ proiektua martxan jarri eta ikasle mugikortasunak forma hartzen ari diren honetan, zure logoarekin Eramus+ materiala sortu du Ikastolak. Zer sentitu duzu zure logoa poltsa batean ikusi duzunean?
Nik uste ongi dagoela. Denbora pixka bat pasa da lehiaketa egin genuenetik eta sorpresaz harrapatu nau, egindako lana bera ahaztuta neukalako, baina polita geratu da eta pozik nago.
Marrazteko zaletasuna duzu?
Ez, ez bereziki. Ez nuen irabazteko ideiarekin egin lana, baina saiatu nintzen lana ongi egiten eta bere emaitza izan du.